DOKUMENTUEN IRISGARRITASUNA
NAIA: finantza- eta aseguru-erakundeentzako hizkera argiko soluzioa
NAIAk finantza- eta aseguru-edukiak hizkera argira egokitzen ditu UNE-ISO 24495-1:2024 arauaren arabera: AA, sektoreko glosarioak eta giza postedizioa uztartuta, Irisgarritasunaren Europako Akta betetzeko, TMSaren integrazioa barne.

Dokumentuen irisgarritasuna
(hizkera argia)
NAIA MondragonLinguak garatutako soluzio bat da, UNE-ISO 24495-1:2024 arauaren araberakoa, finantza- eta aseguru-erakundeei beren edukiak hizkera argira egokitzen laguntzeko, Irisgarritasunaren Europako Aktak eta 11/2023 Legeak eskatzen duten bezala.
Eskatu informazioaIRISGARRITASUNA

NAIA adimen artifizialarekin garatutako eta gure TMSan (Translation Management System) integratutako itzulpen automatikoko motorra da. Horrek aukera ematen du egokitutako testua hizkuntzalari espezializatuek posteditatzeko eta itzulpen-memorietan txertatzeko, behar denean berrerabili ahal izateko.
Finantza- eta aseguru-arloa
NAIAk bi sektoretara egokitutako bi bertsio ditu: finantza-sektorerakoa eta aseguru-sektorerakoa.
Aditu-taldeek baliozkotua
NAIA hizkuntzalari espezializatuek probatu dute, eta finantza- eta aseguru-erakunde kolaboratzaileetako talde juridikoek baliozkotu dute.
Terminologia-egokitzapenarekin
NAIAk hizkera argira egokitutako eta adituek baliozkotutako sektore bakoitzeko termino espezifikoak biltzen dituzten glosarioak ditu integratuta.
*Laboral Kutxari laguntza eman diogu, enpresa erabiltzaile gisa.
