LinguaEus, euskarazko itzultzaile automatikorik aurreratuena

Bases de datos

Azken urtetako ikerketa ahalegin guztien ondorioz, MondragonLinguak euskarazko itzultzaile automatikorik arreratuena eskuragarri jarri du lingua.eus webgunean. Proposamen berri honek hiru ezaugarri ditu ardatz: kalitatea, konfidentzialtasuna eta erosotasuna.

Adimen artifizialean oinarritutako hizkuntza teknologiarik aurreratuenak LinguaEus itzultzaile automatikoan txertatu ditu MondragonLinguak sistemarik bikainena lortzeko. Horrez gain, ezinbestekoak diren baliabide linguistikoen datubaserik haundiena erabili da sistema elikatzeko.

Itzultzen diren testu guztiak itzulpena osatu eta berehala ezabatzen dira eta zerbitzariekiko konexioa zifratua da. Bestela esanda, erabiltzaileen testuak ez dira erabiliko zure itzulpenarena ez den beste helburu baterako, eta hirugarrenen irismenetik kanpo geratuko dira beti. Modu honetan, zerbitzuaren operazio guztiek Europako Batasuneko datuak babesteko arauak betetzen dituzte.

Mobile

Zerbitzua erabili ahal izateko modu desberdinak eskaintzen ditu MondragonLinguak. Webgunean bertan dagoen itzultzailea erabili daiteke zuzenean, ordenagailu nahiz mugikorrean. Horrez gain, dokumentu osoak ere itzuli daitezke klik bakar batean. Itzulpenek jatorrizko dokumentuen estiloak, irudiak eta gainerako formatu-elementuak mantenduko dituzte. Gaur egun, gure itzultzailea 30 formatu mota baino gehiago kudeatzeko gai da.

Azkenik, LinguaEus, edozein informazio-sistematan txertatu daiteke: itzultzaile profesionalen tresnetan (SDL Trados, Wordfast,…), CMSetan, posta-bezeroak (Outlook), testu editoreak (Word), etab.

LinguaEus zerbitzu profesional bat da eta harpidetza bitartez erabili daiteke.

Urteroko harpidetza kontratatuz gero, hilabetero 89€ balio du; eta hilabeteka harpidetuz gero, 99€.

Zerbitzuaren kalitatea egiaztatu ahal izateko itzultzailea doan erabili daiteke muga bateraino.

Jatorria

Gaur egungo MondragonLinguaren euskarazko itzultzailea Vicomtechek garatutako BATUA itzulpen sisteman oinarrituta dago.
MondragonLinguaren eskaintza BATUA itzultzailearen bertsio profesionala da. Bi eskaintza hauek MODELA ikerketa proiektuan dute abiapuntua. Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk kudeatutako ELKARTEK programaren bitartez finantzatutako ikerketa proiektu hau 2016 eta 2017 urteetan garatu zen ondorengo erakunde hauen elkarlanari esker: Vicomtech, MondragonLingua, ISEA, Ametzagaiña, Elhuyar eta IXA.

Egindako lanaren fruitua MODELA itzultzaile automatikoa izan zen, bere garaiko euskarazko itzultzailerik onena.

Mugarri hortatik abiatuta MondragonLinguak eta Vicomtechek etengabe lanean jarraitu dugu euskarazko itzultzaile automatikorik aurreratuena eskaintzeko asmoz. Gure itzultzaile automatikoetan teknologiarik aurreratuenak txertatzeko, eta euskaratik zein euskarara hizkuntza ezberdin gehiago itzultzeko gai izateko lanean dihardugu etengabe.

Itzultzailea probatzeko: https://lingua.eus

Harremanetarako: https://lingua.eus/eu/harremanetarako