Ordenagailuz lagundutako itzulpena (OLI)

Ordenagailuz lagundutako itzulpena (OLI)

Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnak ezinbestekoak dira itzultzaileek lan optimoa egin dezaten. Testuak itzuli, editatu eta orrazteko ingurune atsegina ematen dute. Itzulpen-prozesuan zehar, OLI tresnek itzulpen-memoriak kontsultatzen dituzte, jatorrizko hizkuntzan itzulpen-segmentuen baliokidetasun zehatzak edo partzialak aurkitzeko. Baliokidetasun horiek iradokitzen zaizkio itzultzaileari, itzulpenean sartzeko. Behin segmentu bat itzulita, itzulpen-memorian sartzen da, hurrengoetan kontsultatu ahal izateko. Itzulpen automatikoa prozesu horretan txertatzean, aukera dugu aurre-itzulitako fitxategi bat sortzeko itzulpen-memorietatik ateratako segmentuekin eta itzulpen automatikoak emandako iradokizunekin. Ekoizpen-eredu hori edizio osteko lanean oinarritzen da, eta horixe da hurrengo urteetan nagusituko den joera, bezeroentzako merkeagoa eta azkarragoa delako.

ZERBITZU NABARMENAK

DOKUMENTAZIO OROKORRA EDO TEKNIKOA ITZULTZEA

EDUKI DIGITALEN LOKALIZAZIOA

MAKETAZIOA

MONDRAGON KORPORAZIOA

Talde aitzindari baten babesa

MondragonLingua MONDRAGON taldeko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioaren barruan dago.N.

* ISO ziurtagiria duten egoitzak: Arrasate-Mondragón