Itzulpenak kudeatzeko sistemak (TMS)

Itzulpenak kudeatzeko sistemak (TMS)

Itzulpenen kudeaketa-sistemak itzulpen-proiektuak kudeatzeko diseinatzen diren ingurune kolaboratiboak dira, eta parte-hartzaileen arteko komunikazioa erraztea dute xede. Sistema horiek elementu hauen kudeaketa zentralizatua burutzen dute: itzulpen automatikoa, itzulpen-memoriak, datu-base terminologikoak, agiriak, kostuak, proiektuak eta lan-fluxuak. TMS batek OLI tresna bat integratuta izan dezake, eta, hala, itzulpen-proiektuak kudeatzeko ingurune integrala eskaini. Mota horretako sistemen abantaila nagusia da itzulpen-proiektuaren baliabideak eta proiektuari lotutako informazio osoa denbora errealean atzi daitezkeela. Horrela, itzulpen-zerbitzuen eraginkortasuna areagotzen da eta bezeroari jarraipena egiteko mekanismo bat ematen zaio web-atariaren bitartez.

Zerbitzu nabarmenak

DOKUMENTAZIO OROKORRA EDO TEKNIKOA ITZULTZEA

EDUKI DIGITALEN LOKALIZAZIOA

AHOLKULARITZA

MONDRAGON KORPORAZIOA

Talde aitzindari baten babesa

MondragonLingua MONDRAGON taldeko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioaren barruan dago.

* ISO ziurtagiria duten egoitzak: Arrasate-Mondragón