ZINPEKO ITZULPENAK
FIDAGARRITASUNIK HANDIENAREKIN HELTZEN GARA HELMUGARA
Herrialdearen arabera, zinpeko itzulpenei itzulpen publiko, itzulpen ofizial edo itzulpen egiaztatu ere deitzen zaie, eta agiri ofizialen itzulpenak dira.
Erakunde ofizial batek aitortutako itzultzaile batek gauzatzen du zerbitzua, eta, horregatik, itzultzaile egiaztatu edo zinpeko itzultzaile deitu ohi zaio profesional horri, besteak beste. Espainian, Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioak egiaztatzen ditu zinpeko itzultzaileak.
Helburua da zorroztasuna eta bermea eskaintzea
Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioak (Espainiaren kasuan) edo dagokion herrialdeko erakunde ofizialak egiaztatu eta onartu dituen itzultzaileek egin ditzakete mota horretako itzulpenak soilik.