MAKETAZIOA

BEHAR BAKOITZARI EGOKITZEN ZAION PROPOSAMEN MOLDAKORRA ETA MALGUA


Maketazio-zerbitzua (DTP) agiri baten orrialdeak konposatzean datza, hura osatzen duten elementuak konbinatuz: irudiak, testuak, ikonoak, taulak, botoiak (maketazio elkarreragileen kasuan)… Eta diseinuak ezarritako argibideei jarraituz. Horrela, konposizioak argitaratzean logika eta armonia mantentzen ditu hizkuntza guztietan.
Zerbitzuak espazioa bera eta idatzizko, ikusizko eta zenbaitetan ikus-entzunezko (multimedia) edukiak antolatzeko aukera ere eskaintzen du, euskarri inprimatuetan zein elektronikoetan, baita webguneetan eta argitalpen idatzietan ere.

Ideia onenek neurrirako espazioak behar dituzte

Ongi itzulitako testu batek behar bezalako maketazioa behar du, testua irakurtzean esperientzia atsegina izan dezagun. Testuen tipografia eta konposizioa asko aldatu ohi dira hizkuntza batetik bestera, eta behin agiria inprimatuta, testua irakurtzera bultzatu behar gaituzte.
Maketazio-zerbitzuak xehetasun guztiak zaintzen ditu, proiektu bakoitzean bikaintasuna lortzeko: tipografia egokia, hizkien arteko tartea, hitzen arteko tartea, lerroartea, paragrafoen arteko tartea, testuaren eta irudien arteko tartea, irudiak orrialdean duen kokalekua… Hori guztia, testua ulertzeko baldintza ezin hobeetan dagoen irakurgai erakargarria lortzeko helburuz.

Guzti-guztia

Zerbitzuak bezeroaren argitalpen-behar guztiak asetzen ditu, itzulitako testuak (inprimatuak zein elektronikoak) inprimatu eta argitaratzeko azken formatuan entregatzen baititu.

Zerbitzua hitz bakarrean laburbil daiteke: profesionaltasuna

Arte grafikoen eta formatuaren alorretako espezialistek burutzen dituzte maketazio-lan guztiak. Sektorean esperientzia handia duten profesional gaituak dira, eta zerbitzua gauzatzeko beharrezko tresna grafikoak dituzte.

Harremanetarako

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera...