KUDEAKETA TERMINOLOGIKOA
XEHETASUN GUZTIAK DIRA GARRANTZITSUAK
Kudeaketa terminologikoaren zerbitzuak bezeroaren berezko terminologia zorrozki aztertzen du. Arlo hori oso garrantzitsua da enpresaren edo erakundearen komunikazio eta euskarri eleaniztun guztietan berdintasuna eta koherentzia bermatzeko.
Seguru egoteko behar den guztia
Kudeaketa terminologikorako, glosarioak eta itzulpen-memoriak sortzen eta mantentzen dira, bai eta programa espezializatuak erabili ere (MultiTerm, kasu), lehendik dauden materialetan oinarrituz datu-base terminologikoak sortzeko eta horiek mantentzeko.
Tresna horiek bezeroentzako kontrol-neurriak ere badira, idazle teknikoek erabili ahal izango dituztelako gero, dokumentazio berria sortzean nahiz aurrez itzulitako edo aldatutako edukiak baliozkotzean.
Komunikazioa hobetzeko ezinbestekoa
Bezeroak haren komunikazio korporatiboan uniformetasuna eta koherentzia hobetzeko erabil dezake zerbitzu hau, eta horrek, era berean, haren enpresaren irudia hobetuko du.
Zerbitzu erabat segurua bermatzeko
Zerbitzua terminologoekin eta/edo hizkuntza-ingeniariekin elkarlanean ari da, eta tresna espezializatuak eta teknologikoki egiaztatuak erabiltzen ditu.