ITZULPEN AUTOMATIKOA

IRTENBIDERIK BURUTSUENA


Itzulpen automatikoa tresna teknologiko bat da eta gizakiak parte hartu gabe itzultzen ditu agiriak.Baina teknologiarik aurreratuena ezartzea baino asko gehiago da.

Nola lortzen dugu itzulpen automatiko batean mailarik egokiena?

Itzulpen automatikoa lan-fluxu baten emaitza da:

eta “post-edizioarekin” osatzen da, hau da, automatikoki lortutako testua itzultzaile profesional batek aztertzen eta editatzen du, itzultzaile hori xede-hizkuntzako natiboa da eta itzulpen  automatikoak editatzen esperientzia du

– bestalde, aurrez ekoizpen lana egin behar da, datuen bilketa koherentea beharrezkoa da itzulpen automatikoko motorra sortzeko, emaitza zehatzak eman ditzakeen sektorera edo hizkuntza-domeinura egokituta.

Ñabardura guztiak garrantzitsuak dira arrakasta izateko

Gure bezeroen beharrak eta lokalizazio prozesuak ebaluatzen ditugu, hala nola, hauekin zerikusia dutenak:

itzulpen profesionalarekin (adibidez, ez da itzulpen automatikoa gomendatzen marketin arloko testuetan)

edukiarekin (datuak bildu, itzulpeneko motorrak pertsonalizatu) eta

– itzulpen automatikoaren etekinaren ebaluazioarekin, eta emaitzen arabera, irtenbiderik egokiena gomendatzen dugu, itzulpen automatikoko gure teknologia erabiliz.

Esperientzian oinarritutako tresna zehatza

Itzulpen automatikoko motorrak sortzen eta pertsonalizatzen ditugu, bezero bakoitzari pertsonalizatutako edukiarekin.

Horretarako beharrezkoa da:

ahalik eta datu pertsonalizatu gehien (itzulpen-memoriak eta bezeroaren domeinu zehatzeko glosarioak) eta kalitate handikoak izatea

datu horiek araztu eta garbi mantentzea motorraren etekina hobetzeko eta

– bezeroarekin lankidetza estua izatea.

Teknologiaren zerbitzura jartzen dugu giza-ezagutza

Gure itzulpen automatikoko ingeniariek eta linguistika konputazionaleko adituek ebaluatzen dituzte motorraren emaitzak, kalitatearen eta produktibitatearen ikuspegitik. Industriako neurketa-metrikak erabiltzen ditugu (BLEU eta TER) eta gure itzultzaile aditu sarearen iritziak eta iruzkinak ere baditugu, motorrean behar diren egokitzapenak egiteko eta horrela itzulpen profesional pertsonalizatuagoak lortzeko eta lortutako emaitzak hobetzen joateko.

Gure eskakizun-mailak bi aukera ditu. Aukeratu zure beharretara ongien egokitzen dena.

Itzulpen automatikoaren post-edizioan (Post-edited Machine Translation) itzulpen automatikoko sistemak sortutako testua aztertu eta zuzendu egiten da. Post-edizio arina erabili daiteke (light post-editing), hau da, entrenatutako makinak sortutako testua hobetu alor eta bezero jakinarekin agiriekin eta testu ulergarria sortu. Horrelako post-edizioan ahalik eta aldaketarik gutxien egiten da testuan jatorrizko testuko edukiaren isla ia zehatza lortzeko, estiloa eta idazkera kontuan izan gabe.

Post-edizio osoa (full post-editing) ere aukeratu daiteke, eta hau kalitate handiko itzulpen profesional baten parekoa litzateke. Post-edizio honetan berrazterketa estandarreko praktika guztiak erabiltzen dira; aldaketa sintaktikoak eta gramatikalak egiten dira, itzulpen automatikoaren ondoriozko hizkuntza-akatsak zuzentzeko, xede-hizkuntzako arau estilistikoen arabera.

-10% zure lehenengo proiektuan

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera...