INTERPRETAZIOA
NOLA ZIURTATU ENTZULE GUZTIENGANA IRISTEN ZARELA?
Interpretazio-zerbitzua hizkuntza-bitartekaritzan oinarritzen da, eta, diskurtso bat ahozko edo keinuzko hizkuntza batean transmitituz, ahozko edo keinuzko beste hizkuntza desberdin batean diskurtso baliokide bat sortzean datza.
Egoera edozein dela ere, arrakasta ziurtatuta dago
Zerbitzu honek jarduera-eremu ezberdinak biltzen ditu, bezeroaren beharren arabera: aldiberekoa, esan ostekoa eta interprete-laguntzailea.
Aldibereko interpretazioa denbora errealean egiten da, diskurtsoarekin paraleloan. Hau da, hizlaria hizketan ari den bitartean birformulatzen da diskurtsoa, eta jatorrizko diskurtsoa eta interpretazioa aldi berean ematen dira. Aldibereko interpretazioan, ekipo tekniko profesionalak behar dira (kabinak, mikrofonoak, interfonoak…).
Esan osteko interpretazioan, diskurtsoa xede-hizkuntzara itzultzen da ahoz, hizlariak hitz egiteari uzten dionean edo behin 10 minutu inguruko tartea igarota, hau da, hizlariak hitzaldia egin ondoren. Interpreteek oharrak hartzen dituzte, itzulpena erabat buruz egin behar ez izateko. Interpretazio mota horrek ez du inolako bitarteko teknikorik behar.
Interprete-laguntzaileen kasuan (loturakoak ere deiturikoak), bezeroak interprete bat edukiko du alboan une oro, hizkuntzarekin lagun diezaion. Interpretea nahitaezkoa da merkataritza-bileretan, bisitetan, azoketan… Izan ere, komunikazio-ekintza horretan parte hartzen duten eragileak elkarrekin aritzeko gaitasuna nabarmen hobetzen du. Interpretazio mota horrek ez du inolako bitarteko teknikorik behar.
Gure “egiten jakite” guztia, ezer falta ez dadin
Zerbitzu honen bidez, idatzizkoak ez diren bezeroaren hizkuntza-behar puntualak estalita geratuko dira hitzaldietan, bisitetan, bileretan eta ekitaldietan.
Onenak edukitzearen lasaitasuna
Interprete guztiek esperientzia zabala dute interpretazioaren eremuan, bai eta sektore profesional desberdinen gaineko ezagutza tekniko eta espezializatuak ere.