EDUKI DIGITALEN LOKALIZAZIOA

ITZULPEN BAT BAINO ZERBAIT GEHIAGO BEHAR DUZUNEAN


Eduki digitalak lokalizatzeko zerbitzua edukiak itzultzea baino gehiago da. Softwarea edo web-aplikazioak eskualde, hizkuntza edo kultura zehatz batera egokitzea da, locale (= eskualdeko konfigurazioa) baten osagai zehatzak moldatuz edo erantsiz.

Kalitate-muga goian jartzen denean, dena kontrolatuta eduki behar da

Horregatik, itzultzeaz gain, xede-merkatuaren alderdi kulturalak aintzat hartu behar dira. Halaber, garrantzitsua da ere produktua garatzeko fasearen alderdi teknikoak ezagutzea. Adibidez, merkatu arabiarretara bideratutako lokalizazioa egin behar dugunean, noranzko biko idazkera ahalbidetu behar da produktua garatzean, eta, txineraren kasuan, berriz, byte bikoitzeko karaktereak.

Lokalizaziorako formatu eta tresna zehatzak erabili behar dira, itzuli beharreko testua kodetik atera ahal izateko. Gainera, xede-kulturara eta itzulpen mota horrek behar duen espazio-mugara egokitu behar da.

Zerbitzuaren osagarri, testing zerbitzua kontrata daiteke xede-hizkuntza bakoitzean. Horren bidez, hizkuntzalari aditu batek ziurtatuko du lokalizatu diren web- edo software-osagaiak aproposak, egokiak eta funtzionalak direla.

Etorkizuna globala delako

Lokalizazio-zerbitzua bezeroarekin elkarlanean aritzen da, haren webgunea edo softwarea herrialde, eskualde edo hizkuntza ezberdinetara irekiz, enpresaren merkatua eta bezero-zorroa heda dezan.

Adituek baino ez dakite zertaz ari diren

Lokalizazioan, ezinbestekoa da hizkuntza- eta lokalizazio-ingeniarien eta mota horretako itzulpenetan espezializatutako itzultzaileen jardun profesionala eta aditua.

Harremanetarako

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera...