DOKUMENTAZIO OROKORRA EDO TEKNIKOA ITZULTZEA

PERFEKZIOA DUGU LANERAKO ARDATZA


Itzulpen eta Orrazketa zerbitzu konbinatuak nazioarteko kalitate-estandarren (ISO 17100:2015) arabera orraztutako itzulpenak eskaintzen dizkie bezeroei, eta emaitzek haien eskakizunik zorrotzenak beteko dituztela bermatzen du.

Emandako urrats bakoitzarekin, ahalik eta etekinik handiena lortzea da helburua

Zerbitzuak ondo bereizitako bi zati ditu.
Itzultzea da jatorrizko hizkuntzan jasotako informazioa xede-hizkuntzan idatziz erreproduzitzea; informazio hori orokorra zein espezializatua izan daiteke. Orrazketan, berriz, itzulpena aurreikusitako helburuari zenbateraino egokitzen zaion aztertzen da. Xedea da itzulitako testuak jatorrizkoaren mezua zehaztasunez manten dezala. Testua orraztean, itzulpena eta jatorrizko testua alderatzen dira, itzulpenaren zuzentasuna eta egokitasuna egiaztatzeko.

Testuaren lanketan, xede-hizkuntzan natiboak diren bi profesionalek parte hartzen dute, eta horiek ondo ezagutzen dituzte jatorrizko hizkuntza zein itzuli beharreko testuaren espezialitatea beti.

Testuaren itzulpena eta orrazketa egin ondoren, kalitate-kontrol zehatzak egiten dira aditu profesionalen eskutik eta kontrol-tresna automatikoez baliatuz (esaterako, XBench), xede-hizkuntzako testuak ahalik eta kalitaterik handiena duela ziurtatzeko.

Zerbitzurik onena eskaini nahi baduzu, moldakortasuna funtsezkoa da.

Enpresaren barne-testuak, inprimatuko ez diren testuak edo garrantzi estrategiko txikiagoa duten testuak itzuli behar badira, itzulpen-zerbitzua ala orrazketa-zerbitzua soilik kontrata daiteke, kasuaren arabera. Zerbitzu hori oso ohikoa da, barne-orraztaileak edo testuak baliozkotzeko langileak izan arren, itzulpenak euren kabuz egiteko gaitasunik ez duten enpresen kasuan.
Halaber, bezeroak edo haren hornitzaileek egindako itzulpenak egiaztatzeko kalitate-kontrol osagarri gisa ere kontratatu ohi da.
Bezeroak jatorrizko testurik ez badu, berrirakurketa-zerbitzua eskaintzen da orrazketaren ordez, eta orraztaileak xede-hizkuntzako testua bakarrik egiaztatzen du, haren gramatika, ortografia eta estiloa egokiak eta zuzenak direla bermatzeko.

Berezko ekipamendua duen zerbitzu bat

Itzulpen eta Orrazketa prozesu bikoitzak kalitate handiagoko itzulpenak bermatzen ditu, “lau begien” printzipioari jarraitzen baitio.
Zerbitzu hau bereziki garrantzitsua da argitaratu edo inprimatuko diren testuen itzulpenetan. Izan ere, bezeroaren irudi korporatiboarentzat garrantzitsua izan daiteke testu horiek zuzenak eta egokiak izatea. Horregatik, pertsona batek baino gehiagok orrazten ditu testuak, eta, hala, nahi gabe egindako akatsak minimizatzen ditugu.

Bezeroari aholkularitza eskaintzea haren konfiantza osoa lortzeko

Zerbitzu hau zuzentzen zaie, ohiturarengatik edo ezjakintasunarengatik, beste enpresekin “itzulpena soilik” zerbitzua kontratatu ohi duten bezeroei.
Aldi berean, gure helburua da bezeroak kontzientziatzea, haien irudi korporatiboan inpaktua handia duten edo enpresaren hedakuntzarako estrategikoak diren produktuetan “itzulpena soilik” zerbitzua kontratatzeak izan ditzakeen arriskuei dagokienez.

Harremanetarako

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera...