AHOLKULARITZA

AHOLKULARITZAREN KONTZEPTU BERRITZAILE BAT


Aholkularitza-zerbitzuak bezeroaren baldintzak, ingurunea eta beharrak aztertzen ditu, beharrezkoak dituen hizkuntza-jardueren gaineko aholkuak emateko.

Aukera zabala eskura

Aholkularitzak jatorrizko testuen idazketa eta haien nazioartekotzea*, lokalizazioa** eta estandarizazioa barne hartzen ditu***, bai eta edukien itzulpena, kudeaketa terminologikoa, maketazioa eta diseinua ere.

Nazioartekotzea* softwarea diseinatzeko prozesua da, hizkuntza eta eskualde ezberdinetara egokitu ahal izateko ingeniaritza eta kodea aldatu behar gabe.
Lokalizazioa** softwarea eskualde zehatz batera egokitzeko prozesua da, locale (= eskualdeko konfigurazioa) baten osagai zehatzak gehituz eta testuak itzuliz; hala, erregionalizazio izena ere har dezake.
Estandarizazioa*** enpresetan gutxieneko estandar batzuk ezartzean datza, idazkerari, estiloari, eta terminologiari dagokienean.

Itxaropenak hobetzen eta zabaltzen dituen zerbitzua

Zerbitzu honen bitartez, bezeroak bere testuen eta komunikazio korporatiboen koherentzia eta kalitatea hobe ditzake, nazioartekotzearen eta estandarizazioaren bidez kostuak murriztu, eta haren irudi korporatiboa hobe edo finka dezake.

Teknologia eta profesional arduratsuak zure zerbitzura

Aholkularitza-proiektu guztietan, hizkuntzaren eta terminologiaren eremuetako ingeniariek hartzen dute parte, eta funtzio horietarako bereziki diseinatu eta prestatu diren tresnak eta ekipoak erabiltzen dira.

Harremanetarako

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera...