MondragonLinguaren itzulpen- eta lokalizazio-zerbitzuek puntako tresnak eta hizkuntza-teknologiak erabiltzen dituzte, etengabe optimizatzen doan prozesu sendoa eta malgua lortzeko.
1 – Eskaera
Fitxategi baten itzulpena eskatzen da, web-atariaren, bezeroen CMS sistemaren edo posta elektronikoaren bidez.
2 – Analisia
Itzuli beharreko fitxategia zorroztasunez aztertzen dugu, eta aurrekontua egin. Edozein formatu eta euskarri onartzen dugu.
3 – Aurre-prozesamendua
Fitxategia ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnekin eta itzulpen automatikoko tresnekin trata daitekeen formatu batera aldatzen dugu. Era berean, “itzulpen-paketea” osatzeko itzulpen-memoriak eta glosarioak ere biltzen ditugu.
4 – Antolakuntza
Itzulpen-proiektua egituratzen dugu, hura burutzeko beharrezko giza taldea osatuz eta eskuragarri ditugun eta bezero bakoitzarentzat egokienak diren hizkuntza- eta ingeniaritza-baliabideak erantsiz. PM (proiektu-kudeatzaile) batek zuzentzen du proiektua. Hark osatzen du entrega-egutegia, eta eskatutako kalitatea, kostua eta epea betetzen direla bermatu.
5 – Gauzatzea
Gure itzultzaile-sare espezializatuak edukia itzultzen du, eta testua orrazten dugu, gero. Hala beharrezkoa balitz, itzulitako edukia maketatzen dugu, edo itzulpena eskatutako plataformara, webgunera, CMS sistemara… egokitu.
6 – Ematea
Azkeneko barne-berrikuspena (Sign-off) egiten dugu, urrats guztiak behar bezala burutu direla ziurtatzeko, eta bezeroari ematen zaio, aurretiaz adostutako metodoaren bitartez.
7 – Eguneratzea
Bezeroaren hizkuntza-baliabideak (memoriak, glosarioak, MT tresnetarako lengoaia-ereduak) eguneratzen ditugu, itzuli beharreko hitz kopurua murrizteko eta aurrezpen ekonomiko hori bezeroaren etorkizuneko proiektuetan aplikatu ahal izateko.
Talde aitzindari baten babesa
MondragonLingua MONDRAGON taldeko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioaren barruan dago.