Itzulpen automatikoa algoritmoetan oinarritzen den itzulpen-teknologia bat da. Teknologia horri esker, hizkuntza-eredu bat erabiliz sortzen dira itzulpenak, gizakiak esku hartu gabe. Gaur egun, sistema nagusia itzulpen automatiko estatistikoa da: hizkuntza-corpus paraleloak prozesatzean lortutako probabilitateen arabera itzultzen ditu hitzak eta esaldiak. Hala ere, ikuspegi horren ordez, itzulpen automatiko neuronala hedatzen doa pixkanaka, adimen artifizialeko tekniketan oinarritutakoa. Bi kasuetan, hizkuntza-baliabideen erabilgarritasuna, hala nola corpus paraleloak (hau da, itzulpen-memoriak), ezinbestekoa da sistema horien konfigurazio optimoa izan dadin. Kalitatezko itzulpen automatikoak itzulpen-prozesua azkartzea eta kostuak txikiagotzea ahalbidetzen du.
Talde aitzindari baten babesa
MondragonLingua MONDRAGON taldeko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioaren barruan dago.