I+G proiektuak

Ideia bikainez betetako kontzeptu bat, pertsonen eta enpresen zerbitzura dagoen teknologia zirraragarria sortzen duen.

Erronkak gainditzeko botatzen dira. MondragonLinguak itzulpenen eremuan aurrera egiteko xede irmoa du, erantzukizuna zein berrikuntza oinarri hartuta, eta gure bezeroak izanik helmuga beti.

Vicomtech dugu bazkide teknologiko, eta hainbat I+G proiektutan parte hartu eta buru izan gara harekin batera. Jarraian, horien laburpen bat aurkezten dugu. Amaitutako proiektuen emaitzak MondragonLinguak bere bezeroei eskainitako zerbitzu-zorroan ere jasota daude.

-PLATA (2012-14). Proiektu honetan, MondragonLinguak itzulpen automatikoko plataforma bat garatu zuen Vicomtech-ekin batera, albisteak eta dokumentu teknikoak itzultzeko. Gainera, EiTBk eta IBMk proiektuan ere parte hartu zuten, estatistikan oinarritutako itzulpen automatikoko sistemak baliozkotzeko, albisteak eta dokumentazio teknikoa itzultzeko, hurrenez hurrez. Plataforma horretan oinarritzen dira ModragonLinguak gaur egun dituen itzulpen automatikoko sistemak.

-IRTEN (2013-16). Proiektu honen xedea zen nazioarteko salmenta- eta komunikazio-prozesuetarako kudeaketa-sistema integrala garatzea. Informática 68 izan zen proiektu-burua, eta Ibermática eta Ibercom bezalako enpresek ere parte hartu zuten, besteak beste. MondragonLinguak estatistikan oinarritutako itzulpen automatikoko sistemak garatzeko eta horiek IRTEN plataforman txertatzeko API bat sortzen lagundu zuen. Gaur egun, API hori eskuragai dago, itzultzen automatikoko sistemak beste informazio-sistema batzuetan (adibidez, CMS, CMR, CAT tresnak) txertatzeko.

-TRADIN (2015-17). Proiektu honen xedea izan zen industria-sektorerako itzulpen automatiko pertsonalizatuko sistema garatzea, datu-ustiapen intentsiboan oinarrituta. Fagor Arrasaterekin lankidetzan eta Vicomtech-i azpikontratatutako garapenei esker, MondragonLinguak itzulpen automatiko neuronaleko 4 sistema garatu zituen, industriaren eremura bideratuta. Proiektuak izugarri hobetu du itzulpen automatikoko sistemen kalitatea, sare neuronalak erabiltzeari esker.

Proiektu horiek guztiak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko HAZITEK programaren bitartez finantzatu dira.

-ADAPTA (2015-17). Proiektu honen xedea izan zen itzulpen automatikoko sistema erabat pertsonalizatuak gauzatzeko teknologia garatzea, datu heterogeneoen ustiapenean oinarrituta. MondragonLinguak, Vicomtech-ekin elkarlanean, hizkuntza-baliabideak sortzeko teknologiak garatu ditu. Baliabide horiek (aurretiaz itzulitako testuak, oro har) ezinbestekoak dira itzulpen automatikoko sistemak garatzeko. MondragonLinguaren proiektu honetan garatutako osagaiei esker, bezero gehiagotara iritsi eta itzulpen automatikoko zerbitzuak eman ahal dizkie aurretiazko hizkuntza-baliabideak (hots, itzulpen-memoriak) ez dituztenei. Proiektu hau Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren RETOS programaren bitartez finantzatu da.

Halaber, azpimarratzekoa da TGATE proiektua (2016-18). Proiektuaren helburua da itzulpen automatikoko sistemak eta MondragonLinguako giza itzultzaileen prozesuak uztartzea, bai eta itzulpen-prozesu osoa bezeroen kanpo-sistemekin (hau da, CMS, CRM) uztartzea ere. LKSren Azpiegituren atalak parte hartzen du, irtenbidearen xehetasunak zehazteko, eta Vicomtech-ek ere, “back-end” geruza garatzeko. Proiektuaren emaitzek aukera emango dute MondragonLinguak garatutako itzulpen-sistema neuronalak itzulpen-prozesuen balio-katean sartzeko. Emaitza horiek malgutasuna ematen diote MondragonLinguari, bezeroen beharretara egokitzeko eta horien arabera balio-proposamenak konfiguratzeko. Proiektua HAZITEK programaren bitartez finantzatu da.

MondragonLinguak parte hartu zuen QTLeap proiektuaren (2014-16) aholkularitza-batzorde industrialean. Proiektua Europar Batzordearen 7. Esparru Programaren (FP7) bitartez finantzatu zen. Proiektuaren helburua zen “Deep Learning” metodoetan oinarrituta itzulpen automatikoko teknologiak ikertzea. MondragonLinguak haren merkatu-ikuspegia eman zuen, “Deep Learning” tekniketan oinarrituta dauden itzulpen automatikoko sistemen potentziala ebaluatzeko asmoz. Itzulpen automatikoaren alorrean mundu osoan aitzindariak diren erakundeek parte hartu zuten proiektuan, hala nola DFKI, Pragako Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitateko IXA Taldea.

AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUA EMANGO DIZUGU

Deitu eta azaldu zer behar duzun, eta zuretzat egokitutako irtenbiderik onena aurkituko dugu.

+1 201 343 0015

Idatzi eta zurekin harremanetan jarriko gara.


MONDRAGON KORPORAZIOA

Talde aitzindari baten babesa

MondragonLingua MONDRAGON taldeko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioaren barruan dago.

* ISO ziurtagiria duten egoitzak: Arrasate-Mondragón