TEKNOLOGIAREN ABANGOARDIAN BETI, XEDE BAKARRAREKIN: ZU.
Pertsonak abiapuntu izanik berritzea da egunez egun bezeroei zerbitzu hobeak eskaintzera bultzatzen gaituen helburua. MondragonLinguarengan konfiantza izateak esan nahi du bikaintasunean, etorkizuneko ikuspegian eta etengabeko eboluzioan oinarritutako lan-ibilbide aitortu eta egonkortu batean sinistea.
MondragonLinguak itzulpen-zerbitzu onenak ematen ditu, zure beharretara egokituta, zure enpresaren tamaina edozein dela ere.
MondragonLinguak hizkuntza-teknologietako azken aurrerapenekin garatzen ditu proiektuak, eta merkatuko tresnarik aurreratuenak erabiltzen ditu kudeaketa-prozesuan. Merkatuak irtenbide egokiak ematen ez dituenean, berezko teknologia garatzen dugu, mundu osoan punta-puntakoak diren I+G zentroekin egin ditugun itun estrategikoei esker. Horrela, egoera guztietan eraginkortasunez, azkartasunez eta sendotasunez erantzuten dugu.
Behar bakoitzerako irtenbide adimendunak
Gure xedea gure bezeroei hazten laguntzea da, eta zerbitzu erosoa eta ekonomikoki egokitua ematea. Hizkuntza-teknologien eta teknologia digitalen eremuan behar diren berrikuntzak aplikatzeko hedadura nahikoa dugu, baita gure bezeroen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko tamaina egokia ere. Izan ere, guretzat garrantzitsuena bezeroa pozik geratzea da, haren enpresaren tamaina edozein dela ere.
Hobetzen jarraitzeko modua da hobeezina den ezer ez dagoela pentsatzea
Gure xede nagusia emaitzarik onenak lortzea da, eta, hala, gure bezeroei bizitza erraztu nahi diegu. Horregatik, ordenagailuz lagundutako itzulpenean puntako sistema teknologikoak ezarri ditugu, denboran eta diruan aurrezpen nabarmenak lortzeko ditugula ziurtatzeko. Gure lan-prozesua puntako software-sistema batean, kontrol terminologiko zehatzean eta gure profesionalek etengabe egindako baliozkotze-fluxuan eta kalitate-azterketan oinarritzen da. Horrela, itzulpen-prozesua hastean erosotasun osoa ziurtatuko dion mekanismo bat eskaintzen zaio bezeroari.
Talde aitzindari baten babesa
MondragonLingua MONDRAGON taldeko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioaren barruan dago.