Baliabideak erakartzeko eta prestatzeko prozesua
Baliabideen sailak adituak diren itzultzaile eta orraztaile natiboz eratutako lantaldea koordinatzen, prestatzen eta zuzentzen du. Jarraibide hauek bete behar dituzte:
Itzultzaile eta orraztaile guztiek itzuli edo orraztu beharreko gaiaren edo eremuaren terminologia zehatza ezagutu beharko dute. Dagokion terminologiarekin lotutako glosarioak eta bilaketa-tresnak eskuratzeko estekak emango zaizkie.
Hizkuntzalari eta itzultzaile aditu batek prestakuntza-saioak emango ditu webinar bidez. Eskakizunak, erreferentziazko materiala eta erabilera-lehentasunak azpimarratuko dira, baita itzulpena entregatu aurretik egiaztatu behar diren eskakizun bereziak ere. Halaber, prestakuntza praktikoa emango da aplikazio zehatzak erabiltzeko, hala nola Caixabank-en itzulpen seguruen tresna.
Orraztaile aditu batek feedback xehatua bidaliko du, akats guztiak nabarmendu eta egindako zuzenketak azaltzeko.
PMak itzultzaileen zerrenda bat dauka (txosten dinamikoa), barneko zein kanpoko ebaluazioetan lortutako emaitzekin. Itzultzaile edo orraztaile bakoitzaren posizioa aldatzen doa, lanen ebaluazioetan lortutako emaitzen arabera.
Itzultzaile profesionala eta gure espezializazio-eremuetako batean aditua bazara, gure lantaldearekin bat egin dezakezu.
CV bidaltzeko inprimakia betetzea
Aurre-hautaketa
Probak bidaltzea
Lankidetza-proposamenak
Datu-basean sartzea
Lankidetza abiaraztea
Etengabeko ebaluazioa
Talde aitzindari baten babesa
MondragonLingua MONDRAGON taldeko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioaren barruan dago.