Espezializazio-sektoreak

NAZIOARTEKO ERAKUNDEAK

Sektore zorrotz honetan, ezinbestekoa da komunikazioa ikuspegi eleaniztun batetik jorratzea. Homologatuta gaude, eta erantzuteko gaitasuna eta kalitate egiaztatua eskatzen dizkiguten nazioarteko erakunde garrantzitsuenentzat lan egiten dugu.

INDUSTRIA

Industria-eremu zorrotzenetan lan egiten adituak gara. Gure bezeroentzat berebiziko garrantzia dauka kalitatezko komunikazioa lortzea, produktuen xede diren merkatuetako hizkuntza erabiliz. Gidaliburu teknikoak, jarraibide-orriak, produktu-katalogoak, web-atariak, eta, hitz batez, nazioartekotze-prozesuetan behar den komunikazio oro lantzen dugu.

FINANTZAK/BANKETXEAK

Sektore ekonomiko-finantzarioa giltzarria da herrialde zein erakundeentzat, eta sektore horretan, ahalegin handiak egin behar dira bai denborari, bai bolumenari dagokienez, epe laburrak lortze aldera. Horretarako, beharrezkoa da sektoreko terminologia eta baliabide zehatzak ondo ezagutzen dituzte itzultzaileak edukitzea.

ASEGURUAK (MEDIKUNTZAKOAK ETA OROKORRAK)

Aseguruen eremuko bezero-zorroaren barruan, dokumentu mota anitza itzultzen dugu aseguru-mutualitate handienentzat. Marketin-agiriak eta publizitate-kanpainak izan ohi dira batik bat, baina jakinarazpen idatziak, lege-eskakizunak betetzeko agiriak eta irrati-iragarkietarako audio-grabazioak ere lantzen ditugu. Hizkuntza desberdin asko jorratzen ditugu, tokiko merkatuen beharren arabera, besteak beste: gaztelaniaren dialektoak, koreera, txinera, vietnamera, poloniera, errusiera, hindia, bengalera eta gujaratia.

GIZA BALIABIDEEN AHOLKULARITZAK

Langileen asebetetze-galdetegiak itzultzeko proiektuak eskala handitan kudeatzen ditugu, enpresa multinazionalentzat. Mundu osoko 127.500 langileren iritziak 54 hizkuntzatara itzultzen ditugu, Europako, Asiako, Afrikako eta Karibeko hizkuntzak barne. Galdetegiaren edukia itzultzen dugu, galderak grabatzen ditugu, eta lokuzio-zerbitzuak eskaintzen ditugu, galdetegiaren online bertsioa emateko.

JURIDIKOA

Juridikoa espezializazio handiko sektorea da, eta, horregatik, lege-testuetan esperientzia handia duten itzultzaileak behar dira. Gure itzultzaileek arlo bakoitzaren (penala, zibila eta administratiboa) eta itzuli beharreko agiriaren hizkuntza zehatza ezagutzen dute. Izan ere, kontratuetan, eskrituretan, legeetan… ezin da akats terminologikorik egin.

MEDIKUNTZA-FARMAZIA

Medikuntzaren eta farmaziaren eremuek kalitate-maila oso altua eskatzen dute, pertsonen osasunarekin eta ongizatearekin lotutako gai kritikoak jorratzen dituztelako. Botiken erabilera-orriek, prozedura medikoek… orrazketa eta kontrol ugari gainditu behar dituzte, kalitatea une oro bermatzeko.

IKUS-ENTZUNEZKOEN SEKTORERAKO ITZULPEN-ZERBITZUAK

Pirateriagatik eta maila globaleko aldi bereko estreinaldiengatik, entrega-epeak gero eta zorrotzagoak dira ikus-entzunezkoen sektorean. Bikoizketa eta azpititulaketa dira ekoiztetxeek eta banatzaileek eskatzen dituzten bi zerbitzu nagusiak. Epeei eta kalitateari dagokienez erantzun egokia eman ahal izateko eta ekoizpen-prozesu konplexuak kudeatzeak dakarren karga arintzeko, lokalizazio-prozesu osoa estaltzen duen adimen artifizialeko teknologien bidezko fluxu automatizatu bat jartzen dugu gure bezeroen zerbitzura.

AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUA EMANGO DIZUGU

Deitu eta azaldu zer behar duzun, eta zuretzat egokitutako irtenbiderik onena aurkituko dugu.

+1 201 343 0015

Idatzi eta zurekin harremanetan jarriko gara.


MONDRAGON KORPORAZIOA

Talde aitzindari baten babesa

MondragonLingua MONDRAGON taldeko Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioaren barruan dago.

* ISO ziurtagiria duten egoitzak: Arrasate-Mondragón